Telebista-kanal

Telebista kanal bat lurreko frekuentzia edo zenbaki birtual bat da, telebista sare edo estazio bat banatzen duena. Esaterako, Ipar Amerikan, "2. kanalak" 54-60 MHz-eko lurreko edo kable bandari egiten dio erreferentzia. Kokapenaren eta zerbitzu hornitzailearen arabera, kanalak telebista estazio desberdinen edo kablez banaturiko kanalen artean elkarbanatu daitezke.

Eskualde desberdinetako banda plan multinazionalaren arabera, telebista analogikoko kanalak normalean 6, 7 edo 8 MHz-ekoak dira banda zabalerari dagokionez. Ondorioz, telebista kanalen maiztasunak aldatuz doaz. Kanalen zenbatzea ere desberdina da. Lurreko telebista digitalen kanalak haien arbaso analogikoen berdinak dira ondare arrazoiak direla eta. Hala ere, multiplexazioaren bidez, irrati frekuentzia kanal fisiko bakoitzak hainbat azpikanal digital izan ditzake. Sateliteetan, errepikagailu bakoitzak normalean kanal bakarra izaten du. Hala ere errepikagailu bakoitzean hainbat kanal txiki eta independente egon daitezke, erlazionaturik ez dauden transmisioen arteko babes banden beharraren ondoriozko banda zabalera galera batzuekin. Japonian eta Brasilen erabilitako ISDBk segmentu modu antzekoa dauka.

Area berdineko lurreko kanalen arteko interferentziak ekiditeko, bi estazio analogikoren maiztasun esleipenen artean gutxienez kanal bat salto egin behar da. Kasu honetan kanal zenbakiak sekuentzialak dira eta maiztasunak aldiz, ez-jarraiak. Esaterako, 6. kanaletik 7.era VHF banda baxutik altura salto egiteko eta 13. kanaletik 14.era UHFra salto egiteko. Kable bidezko telebistan posiblea da alboko kanalak erabiltzea, denak baitira potentzia berdinekoak. Hau 2 estazio potentzia eta altuera berdinarekin eta kokapen berdinetik transmitituak badira soilik da posible. DTTrako hautakortasuna berez hobea da. Ondorioz, alboko kanalak (bai estazio analogiko zein digitaletan) area berdinean ere erabil daitezke.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search